top of page

BERRIAK

ARGITALPENAK

Azken argitalpena:

¡Maldita pintura! 1001 ideas para amarla o entenderla

 

Eskuratu online edo zure ohiko liburudendan.

LAZKANO aurkezpena.jpg

¡Maldita pintura! 1001 ideas para amarla o entenderla

Eskuratu online edo zure ohiko liburudendan.

Museo batean edo erakusketa bateko piezen artean galduta sentitzen diren pertsona horietako bat zara? Ez dakizu zer begiratu koadro bat ikusten duzunean? Zertan datza komisariotza? Edo, margotzea gustatzen bazaizu, ez al duzu izua sentitu mihise zuriaren aurrean? Beharrezkoa al da teknika? Artea eraikuntza intelektual hutsa al da? Non geratzen dira sentsazioak? Gustatzen zait, ez zait gustatzen...? Ulertu egiten dut ala hunkitu egiten nau? Nola begiratzen diote munduari artistek?


¡Maldita pintura! 1001 ideas para amarla y entenderla liburuak, erantzunak ditu galdera horiek egiten dituztenentzat, koadroaren azken geruzaren azpian dagoen ageriko iruditik haratago zerbait interesgarria eta erakargarria gertatzen dela susmatzen dutenentzat. Hala ere, ez ezazue orrialde hauetan jarraibideen libururik espero, ez obligaziorik, ez eta gogoratu beharreko izen edo gertaerarik ere. Labur-labur, pinturaren esperientzia eta ezagutza sustatzen eta errazten duten iradokizunak aurkituko dituzue. Madarikazio bedeinkatu eta atsegin bat, ihes egin ezin dioguna eta egin nahi ez duguna.

Bestelako argitalpenak:

 

Hurrengo bilduma honek  LAZKANO artistak bere ibilbidean zehar  argitaratu dituen hainbat argitalpen batzen ditu. 

Argitalpen baten batetan interesatuta egonez gero, jarri harremanetan gurekin: 

bottom of page